XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) nola nitzen naparra, ospitalera yoan bearko nula berrize, ta paper bat emateko burue nola neuken esanez.

Intziden paper ori ta etziden deus kobratu.

Urrengo eunen berriz ospitalea, baño ordun gauzek aldatu zien.

Papera eman nioan, ta esan ziden: oaiñ koarto ontan geldittukoza, baño biar beste berrire aldatu zaittu, ola buruko kolpez zaurittutakoentzat den medikue etortzen den denen.

An zegoan Donostiko Gurutze Gorrin emandako paper ori, ta medikue etorri zenen erakutsi zion enfermerak, eta esan zien:

- Nola etzinen etorri lendabizi onera?

- Etorri nitzen baño eneukala deus, ta etxera bialdu niñuen.

Etzien deus erantzun niri, baño enfermerai esan zioan:

- Io zazue gizon au olako pabelloneta, ta atsalden ekusiko dot.

Io niñuen pabellon berri batera, estrenatzen ai zen lekure.

Gizon orrek esan bezela ekusi niñun, ta Donostin esandako gauze bera nula.

Burue muittu gabe ta burkoik gabe luze luze eon bear nula oben.

Ala irao nittun eun batzuk, zortzi bat eun eo ola; ez nik nai bezela baño!

Gero, alderdiz aldatzen uzten ziden, ta ala beste illabete terdi.

Nik etxera etorri nai, ta aiek ezezkoa beti.

Arrosarioare erretzatzen zun moja batek, eta nik esaten nion, etxene errezatuko nula etxera bialtzen baniñun.

Noizbatte etorri zen etxera etortzeko eune, baño ardoik ez eateko, ta zortzi eunea yoateko.

Yoan nitzen, ta altan bille andik illebetera yoateko.

Ala iru illebete inde, lanera berrize.

LENBIZIKO JUIZIOA IRUÑEKO TRUBUNALEN

Ala 1966ko Santiburtzio gau artan, nik eta beste bost laun an giñenak Franco botako ote giñun bildurrez edo, ordun alkate zegoanak, Pello Zabaletak, gobernadoreri deittu omen zion.

Ni ya etxera ekarrie izanen nitzen, baño obei polizi, teniente baten gidaritzapen etorri omen zien, da atestadue iñ omen zuen por promover desórdenes públicos.

Okasio guzik etzun iraun ezta bost minuture: gu kantari asita, aik viva españa! esan, nik gora euskadi! erantzun, bultzake sarreraño ekarrita jota lurrea bota, eskallea yo ta buru ezurre zartatu, ni enai ango okasioz geio akordatzen.

Biñipiñ, goardazibillen tenientek atestadue inde parte eman omen zioan gobernadoreri por promover desórdenes públicos.

Bai, Francon garaien alkate izatek gauz on asko bazittun, nik istillu gorrik ekusi banittune!

Gero, noiznai, papera andik papera emendik.

Albiente alu bat bazen emen ordun, Sinculo esaten zioana, frankiste amorratue zena, ta papera entregatzea etortzen zen aldiro burlez zerbatte esan gabe etzitzaiden gelditzen.

Ordun Miel Largo zen juzgaduko sekretario, ta buelta ta jira orrengana.

Ori etzen gaizki portatu.

Esaten zien, ez zitziela deus iraoko.

Noizbatte allatu de Iruñeko juizioko eune.

Negue zen, ta goizeko amaiketako an bear.

Yantzi nun txamarreta pana bat, barredik ajatu samarra, galtza urdin berri samar batzuk, bean artillezko galtzerdi lodik gañea ateata; oñetakoak botak nittun; ta artu nere moto txarra ta banoa.

Allatu naiz audientziko ate orta, ta polizi bat portero.

Motoa utzi nun, da esan nion nola amaiketako deittue negoan juizio batera.

Ta nongoa nitzen.

Leitzarra nitzela.

Nik ezautzen nun ure, Urritzekoa zen.

Ia nola nun izena, ta esan nionen, erantzun zien: nere andreke Olaetxea do apellidoa.

Ala, an izketan pixkoat eon ondoren, gora io niúun, ain zuzen, juizioa in bear tzen lekure.

Aurreneko juizio au zen Hueto medikuk baja intzun atestadun gañetik.

Bakar bakarrik an negoan zai, ta alako baten atea iriki zun baleztenatar batek, ta arekin eldu zien abogadu ta majistraduri ahí está! esan zioan neregatik.

Ama il zenen baño biotzondoko aundigoa artu izanen nuk nik ordun!

Kristobal Altzateren familia 1958an. Ezker eskuin: emazte Lontxa Iriarte, seme Patzi besoetan duela, Joanjoxe, Txomin, Begoña, eta aita Kristobalen besoetan Arantxa.

Ala, bildu zien tribunala osatzen zuten gizonak, eta baleztenatar orrek esan zien:

Según lo que declares aquí, recurriremos al Tribunal de Madrid.

Gero, jueza eo zelako gizon batek galdera batzuk in zezkien, da nik dena tapatzera in nun.

Ez giñun obei minutuik in izanen.

Yetsita motoa artzekoan beidetu nioan atzetik, ta zazpi gizon zien, bik ben maletiñek bazittuen, aik izanen zien ain defentsa in bear zuen abogaduk.

Ure ala bukatu zen.

BIGARREN JUIZIOA MADRILLEKO TRUBUNALEN

Iruñekoan aik bazien pekatarik, oaingoan ni nitzen akusatue: por desórdenes públicos y por separatista allatu zen papera etxera.

OrduneSinculo alu arrek 9 Joxe Arribillaga albiente eskuindar porrokatuak zerbatte burle intzien.

Ori pestatatik sei bat illebetera zen.

Eskubi mediku zenak laundu zien.

Esan zien:

haciendo una defensa ferrea puedes salir libre. Ya he hablado con un abogado y me ha dicho que vayas a San Sebastián para preparar la defensa tal día (...)